Irantzu Aizpuru Memoriala jokatu du aurten ere Goierri Gorrik eta Realak familiakoei haren omenezko lore-sorta eman ondoren.
Bukatu da Euskal Eskola Publikoaren 31. Jaia. Duplaren kontzertuan plaza goraino bete da.
Ekain Kulturala hasi da Ormaiztegin eta gaurkoan, ukendu tailerra egin dute. Ia 30 lagun bildu dira bertan, adin desberdin ugaritakoak eta giro goxoa izan dute tailerrean.
Maria Albisuk adierazpena irakurri du irekiera ekitaldian, "erabaki ausartak eta baliabideak" eskatuta, Guraso Elkartearen izenean.
[BIDEOA ETA ARGAZKIAK] Goizean bota duen arren, atertu eta eguraldi onarekin jarraitu du Euskal Eskola Publikoaren 31. Jaiak. Bazkalondoren, Goxua n' salsa eta Dupla taldeen kontzertuak izango dira.
11:00etan festaren hasiera ekitaldia aurkeztu dute Xarma Leone eta Sara Cozar Urdaneta-Oiangureneko ikasle ohiek. EHIGEko ordezkariek eta arduradun politikoek ere hartu dute hitza. Urduñako eskola publikoak hartu du lekukoa hurrengo urteko festarako.