Ormaiztegiko Ekain Kulturalari hasiera eman diote ukendu tailerrarekin
Ekain Kulturala hasi da Ormaiztegin eta gaurkoan, ukendu tailerra egin dute. Ia 30 lagun bildu dira bertan, adin desberdin ugaritakoak eta giro goxoa izan dute tailerrean.
Ekain Kulturala hasi da Ormaiztegin. Hilabete osoan zehar izango dituzte kultur ekintza desberdinak herrian harrikalariek eta gaurkoan hilabete kultural honi hasiera emateko, ukendu tailerra izan dute Barduliarrak elkartean. Aurrez ere eskualdean behin baino gehiagotan izana den Clara Gutierrez izan dute gidari gaurkoan eta hainbat bitxikeria zein trikimailu irakatsi dizkiete bertaratu direnei landare bakoitzaren inguruko ezaugarrie ta informazio desberdina helarazi diete. Talde lanean aritu dira parte-hartzaileake ta bakoitzak pote batean ukendua etxera eramateko aukera izan dute.
Goizeko 10etan eman diote hasiera tailerrari eta 13:00 aldera amaitu dute. Giro goxoa eta gertukoa izan dute eta guztira ia 30 parte-hartzailea izan dira, adin desberdinetakoak, hau da, haurretatik hasi eta pertsona heluetaraino.