Egigurenentzat garaipena, Zegaman
Ampo taldeko Ander Otegi zegamarrak egin du bigarren. Mendiko saria Iruk taldeko Unax Betelurentzat izan da eta taldekakoa Baque Teamentzat.
Elkartu Nahi txirrindulari taldeak antolatuta, Euskadiko junior mailako txirrindulari txapelketa jokatu da asteburuan Zegaman. Oskitx Egiguren (Baque Team) izan zen helmugaratzen lehena larunbatean, Ampo taldeko Ander Otegik eta Hodei Muñozek (Alimco-Campagnolo) jarraituta. Mendiko saria Unax Betelurentzat (Iruk) izan zen eta taldekakoa Baque Teamek irabazi zuen. Guztira, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako 136 txirrindularik parte hartu zuten.