Amaitu da Gipuzkoa Bertsotan sailkatze lehiaketa; 34 txartelen herenak goierritarrek atera dituzte. Ataungo saioan Aner Peritz irabazle. Aratz Igartzabal eta Mikel Iturriotz ere, aurrerako. Hernaniko saioa Uxue Fernandezek irabazi du. Goierritar puntuatuena Araiztegi segurarra da.
Mendi bizikleta ibilaldiaren 18. edizioa egin dute Legazpiko basoetan zehar. "Egun bikaina" izan zen, antolatzaileek nabarmendu dutenez.
Mugaz gaindiko proiektuak saritzen dituen 'Ideiak 2023' lehiaketaren barruan kokatzen da saio hau. Argazkiak albistean.
Marisol Zamora izeneko emakume batek ostiraleko 'El Pais' egunkarian salatu zuen Patxi Ezkiaga idazle legorretarrak (1943-2018) sexu abusuak egin zizkiola. «Egia jakin dadin» eman du lekukotasuna. 1970eko hamarkadan jasan zituen aurrenekoz erasoak, Donostian.
Bertako produktuen azoka, zirku ikastaroa, Erreka eguna, kontzertua eta ukendu ikastaroa izan dituzte asteburuan. Gaur, irakurle taldearen solasaldia dago, 18:30ean liburutegian.
Ampo taldeko Ander Otegi zegamarrak egin du bigarren. Mendiko saria Iruk taldeko Unax Betelurentzat izan da eta taldekakoa Baque Teamentzat.
Sariketak aurten ere hiru kategoria ditu. Proiektuak aurkezteko epea 2024ko irailaren 27ra arte egongo da zabalik.
Soziologia ikasten hasi bazen ere, ikasketak utzi, eta musikari eman zion denbora gehien Kaki Arkarazo musika teknikari eta ekoizleak. Horretan dabil gaur egun ere, Andoaingo Garate estudioan.
Legazpiko 10. eta azken txapelketa jokatu zen larunbatean. 41 partaide izan zituen guztira, tartean bost legazpiar. Felix Delgado bizkaitarra izan zen irabazlea.
Iñaki Zabaletarena izan da herritarren artean onena. Helduen mailan zazpi margolarik hartu dute parte, guztira.
Italiako Mogello zirkuituan izan zuen istripuan eskuineko omoplatoa eta humeroa hautsi zituen. Aste batzuetan moto lasterketetatik aldendu beharko da, baina "indarrez beteta" itzuliko dela agindu du.
Ekainaren 30era bitartean Goierriko hemezortzi artisten lanak ikus daitezke Ordiziako Altamira auzokoa Altarte elkartean.