Hiru aipamen banatu dituzte belaunaldien arteko gastronomia topaketan
Zortzi taldek parte hartu zuten larunbatean Azokan eta Gizarte Zentroan egindako festan, eta lehen aipamena Marian Alvarezek, Toñi Pacifico eta Eric Galvezek osatutako hirukoari eman zion epaimamaiak
Buztintegi elkarteak eta udalak belaunaldi ezberdineko legazpiarrak elkartu zituen sukaldearen bueltan arroza prestatzeko larunbat eguerdian. Zortzi taldek parte hartu zuten hirugarren urtez egin den belaunaldi arteko topaketa gastronomikoan, eta era askotako platerak prestatu zituzten, paella nagusi izan bazen ere.
Hain zuzen, Marian Alvarezek, Toñi Pacificok eta Eric Galvezek prestatutako paellagatik jaso zuten epai mahaiaren lehen aipamena, 42 punturekin. Puntuetan berdinduta geratu ziren bigarren aipamena jaso zuen hirukoarekin (Pili Badiola, Araitz Berasategi eta Luciano Calvo); eta 40 puntu eta hirugarren aipamena jaso zituen Juan Valbuenak, Begoña Urkia eta Josu Santurdek osatutako taldeak.
Arroza Azokan prestatu zuten sukaldariek, eta Gizarte Zentroan elkartu ziren gero guztiak, bazkaltzeko. Aipamenak ere Gizarte Zentroan entregatu zituzten Buztintegi elkarteko ordezkariek.