Itsasondoko eta Altzaga-Aramako udalekuetan begirale ikastaroko praktikak egiteko aukera dago
Sei begiralek osatuko dute bi udalekuetako begirale taldea, baina hauekin batera praktikaldia egiteko jendearen bila dabiltza udalak.

Itsasondoko eta Altzaga-Aramako udalekuetan begirale ikastaroko praktikak egiteko aukera eskaini nahi dute. Sei begiralek osatuko dute bi udalekuetako begirale taldea, baina hauekin batera praktikaldia egiteko jendearen bila dabiltza udalak. Interesatuek idatzi gazteria-kultura@itsasondo.eus posta elektronikora edo deitu 943 88 11 70 telefonora.