Naizen elkarteak 'Eman Begi' hitzaldia egingo du Ordizian
Ekainaren 6ko hitzaldia adineko pertsonei zuzenduta egongo da eta ekainaren 17koa aisialdi taldeetako gazteei. Naizen Adingabe Transexualen Familien Elkarteko Beatriz Sever Egaña izango da hizlari eta familien testigantzak jasoko dituzte.
Naizen Adingabe Transexualen Familien Elkarteko Beatriz Sever Egañak Eman Begi hitzaldia egingo du Ordiziako Barrenan. Bi hitzordu jarri dituzte: ekainaren 6koa (18:00etan) adineko pertsonei zuzenduta egongo da saioa eta ekainaren 17koa (17:00) aisialdi taldeetako gazteei. Familien testigantzak jasoko dira bertan, adingabe transexualitateen errealitatea ezagutzera eman eta honen inguruan hausnartzeko asmoz. Topaketaren helburua gaia ikusarazi, sentsibilizazioa sustatu eta pertsona hauen integrazioan aurrera pausoak ematen jarraitzea da.
Bigarren topaketa (ekainaren 17an, 17:00etan) kirol eta aisialdi arloko hezkuntzako profesionalei zuzendutakoa izango da eta izena ematea derrigorrezkoa izango da. ordiziakogib@gmail.com – 682 171 122.
Kutxa Fundazioak eta Arantzazulab-ek sustatzen duten Hitzetatik Ekintzetara egitasmoaren barne kokatzen da. Udaberria transloratzen zikloaren barruko ekintza ere bada.