Ordiziako alde zaharreko bisita gidatua eta mokadutxoa
Ekainaren 12an, 18:00etan jarri dute hitzordua D'elikatuzen. Izena eman behar da ekainaren 5a baino lehen. Amaieran bertako azokako produktuekin mokadutxoa egingo dute.

Hitzaro euskara elkarteak eta udalak Ordiziako alde zaharreko bisita gidatua antolatu dute, D’elikatuzekin elkarlanean. Ekainaren 12an izango da, 18:00etan, D’elikatuzetik abiatuta. Ondoren, bertako azokako produktuekin osatutako mokadutxoa egingo dute. Izena emateko azken eguna, ekainaren 5a da.