Goierriko, Sakanako eta Lautada Ernaiko gazteen topaketa
Ekainaren 8an 'Gazteok lurraren defentsan' jardunaldia egingo dute Urdiainen (Nafarroa). Arratsalde-gaueko egitaraua antolatu dute.
Ernai gazte erakundeko Goierriko, Sakanako eta Lautadako gazteek topaketa egingo dute larunbatean, ekainaren 8an, Urdiainen (Nafarroa) Gazteok lurraren defentsan lelopean. “Elkarrekin hausnartzeko eta gure lurra suntsitzen duten makroproiektuei gazte problematikatik heltzea” dute helburu. “AHT-a, goi tentsioko linea, gas bideak… Ez ditugu onartuko ez gure lurretan ez inon eta saretz gazteok aurre egingo diegu”.
Larunbaterako Urdiainen prestatu duten egitaraua ondorengoa da:
- 15:00. Bazkaria plazan.
- 17:30. Hitzaldia gaztetxean: ‘Krisi ekosoziala Euskal Herrian’ eta ‘AHTa Sakanan. Proiektua eta alternatiba’.
- 19:30. Elkarretaratzea plazan.
- 20:30. Joxek Farra bakarlaria, gaztetxean.
- 21:30. Ogitarteko jana gaztetxean.
- 22:00. Kontzertuak gaztetxean: Bulkada eta DJ Etxekoi.