Lagunarteko tokata txapelketa jokatu dute larunbatean Ordizian
Ordiziako hamasei lagun taldek hartuko dute parte. 10:00etan hasita. Errugbiaren festak herrigunean jarraituko du 17:30etik aurrera.
Lagunarteko tokata txapelketa jokatuko dute larunbatean, 10:00etan hasita. Ordiziako hamasei lagun taldek hartuko dute parte. Launa taldeko lau multzotan banatuko dute goizeko saioa. Bazkalondoren, finalak izango dira, urrezko, zilarrezko, brontzeko eta egurrezko goilara mailak sortuta. Talde bakoitzak 14 minutuko hiruna partida jokatuko ditu Anexoko eta Altamirako zelaietan. 12:00etan zelaian bertan bazkalduko dute. 13:00etatik aurrera fase finalak hasiko dira.
Errugbiaren festak herrigunean jarraituko du 17:30etik aurrera, tabernaz taberna egingo dute poteoan. Alain Araña antolatzaileak jakinarazi duenez, «taberna bakoitzean sariak banatuko ditugu. 16. postutik lehenengo postura bitarteko kopak banatzen joaten gara». Horrezaz aparte, sari gehiago ere izango dira. Kasu horretan, mozorro erako sariak izango dira.