Markel Vesgak xake partida azkarren Euskadiko txapelketa absolutua irabazi du
Legazpiarrak Bergaran lortu du titulua asteburuan. Jokatu zituen zazpi partidetatik sei irabazi zituen, eta zazpigarrena berdindu. Granadan jokatuko den 18 urtez azpikoen Espainiako txapelketa du orain buruan.
Markel Vesga xake jokalariak Euskadiko txapeldun titulua eskuratu du partida azkarren kategorian, joan den igandean Bergarako Agorrosin kiroldegian jokatutako txapelketan. Legazpiarrak beste 25 lehiakide izan zituen txapelketan, eta bera rankingeko zortzigarren postuan zegoen.
Txapelketako joko erritmoa 12 minutukoa gehi jokaldi bakoitzeko 3 segundokoa zen. Zazpi erronda jokatu ziren guztira, eta Vesgak sei partida irabazteaz gain, berdinketa lortu zuen rankingeko lehen tokian zegoen Gasteizko David Astasio jokalariaren aurka. Torneoak iraun zuen denbora guztian lehen postuan mantendu zen legazpiarra, eta garaipen sendoa lortu zuen, bigarren postuan sailkatu zen Astasiori puntu erdiko aldea aterata, eta puntu eta erdiko aldea Xabier Barbazan hirugarrenari.
Maila handiko jokalarien aurka jokatu zuela aipatu zuen amaieran Vesgak, baina egin zuen jokoarekin seguru sentitu zela. Oso pozik zegoen lortutako garaipenarekin eta tituluarekin,
Vesgak bazituen Euskadi mailako txapelketak, baina 16 urtez azpikoen eta 18 urtez azpikoen mailetan, eta partida arrunten kategorian. Orain lortu duen titulua maila absolutukoa da, eta partida azkarretakoa. Legazpiko xakelaria ondo moldatzen da bi modalitateetan. Erritmo tradizionaleko xakea exijenteena da, eta horri eskaintzen dio denbora gehien, baina xake azkarra dinamikoagoa da, erreflexu gehiago eskatzen ditu eta denbora erabakigarria da.
Garaipen honek idnarraak eman dizkio Vegari uztialaren 27ik abuztuaren 4ra bitartea SAalboreñan (Granada, Espainia) jokatu den 18 urtez azpiko Espainiako txapelketari aurre egiteko.