Ekaina proposamenez bete du Lenbur Fundazioak
Hurrengo asterako 'Bizimoduak' jarduera antolatu du Igartubeitirekin eta Urola Garaia Truismoarekin batera, garai bateko baserriko bizimodua eta aiton-amonen eskola ezagutzera emateko, baina toki guztiak beteta daude. Txillida Lantokian arte saioak eta Igaralden ogia egiteko aukera ere izango dira. Gainera, Mirandaola burdinola martxan jarriko da igandeetan, eta Txillidari buruzko erakusketa ere jarriko da ikusgai.
Lenbur Fundazioak ekitaldiz beteriko egitaraua prestatu du datozen asteetarako, eta familian egiteko jarduerak eskaini ditu batez ere. Garai bateko bizimodua, artea eta ogigintza izango dira jarduera horien ardatzak, baina Mirandaola burdinola martxan ikusteko eta Txillidari buruzko erakusketa bat bisitatzeko aukera ere izango da.
Egutegian lehenik gauzatuko den jarduera Bizimoduak proiektua da, Igartubeiti baserri-museoarekin eta Urola Garaia Turismoa erakundearekin batera antolatutakoa. Datorren asteko iganderako dago aurreikusita bisita tematiko hori, hilaren 16rako. Bertan, Igartubeiti baserria ezagutzeaz gain, Legazpin dagoen aiton- amonen eskola eta etxebizitza bistatzeko aukera ere izango da. Batetik, baserriko bizimodua emango da ezagutzera zentzumenen bidez, eta garai batena nola egiten zuten lo, zer jan eta edaten zuten ikusiko dute bisitariek, gero, industrializazioak bizimodu honetan izan zuen eragina ezagutzeko, aiton-amonen garaiko eskola eta langileen etxebizitza bisitatuz.
Bisita 11:00etan hasiko da Igartubeitin, eta 12;30ean jarraituko du Legazpin.D agoneko agortuta daude plaza guztiak.
Ogiaren txoko, arte saioan Txillida Lantokian eta burdinola
Ekaineko asteburu guztietan, berriz, Brinkolan dagoen Ogiaren txokoa museoa eta Iaeralde errota zabalik egongo dira, eta bisitariek ogia egiteko aukera ere izango dute. Bisitak larunbatetan 16:30ean eta igandeetan 11:00etan dira., baina ikastetxeek astegunetan zehar ere egin dezakete jarduera hori. Parte hartzeko izena eman behar da mirandaola@lenbur.com helbidean edo do 943 73 04 28 telefono zenbakian. Prezioa 5 eurokoa da.
Azkenik, hilaren 30ean arte saioak egingo dira Txillida Lantokian. Eskultorearen jaiotzaren mendeurrena aitzakiatzat hartuta, familiek Eduardo Txillida nor izan zen eta mila bitxikeri gehiago ezagutzeko aukera izango dute, eta museoari egin zaion bisita artelan bat eginez amaituko da. Jarduera hau 12:30ean hasiko da, eta prezioa 6,5 eurokoa da. Jarudera hau astegunetan ere egongo da eskuragarri ikastetxeentzat. Honetan parte hartzeko ere izena eman behar da (mirandaola@lenbur.com edo 943 73 04 28).Bestetik, Mirandaola burdinola martxan ikusteko aukera izango da hilaren 16an eta 30ean, 11:00etan eta 12:30ean. Prezioa 7,5 eurokoa da helduentzako eta 5 eurokoa haurrentzako.
Txillidari buruzko erakusketa eta Txillida Lekura bisita
Lenburrek ekainerako luzatutako proposamenak ixteko, Legazpiko topalekua izeneko erakusketa dago. Txillida lantokian egongo da ikusgai hilaren 14tik 30era bitarteko asteburuetan (ostiralak, 17:00-19:0o, eta larunbatak eta igandeak, 11:30-13:30). Bertan, hainbat eragilek, ikastetxek eta elkartek egindako lanak egongo dira ikusgai, Eduardo Txillida eskultorearengana hurbiltzeko helburuarekin, Eduardo Chillida eskultoreari hurbiltzea da. Euskal eskultoreari emaitza interesatzen zitzaion, azken obra, baina, batez ere, prozesua maite zuen, lana burutzeko argitu behar zituen zalantzak, eta kasu honetan hau izango da abiapuntuetako bat, prozesua, proiektu bakoitzean oso desberdina izan dena.
Gainera, Txillida Lantokia eta Hernaniko Txillida Leku bisitatzeko aukera izango da, ekainaren 15ean. Horretarako, erreserba egin beharko da aurretik (mirandaola@lenbur.com edo 943 73 04 28)