30. Kimetz ipuin lehiaketak baditu irabazleak
Euskarazko ipuin lehiaketa Alex Lasa Lamarca donostiarrak irabazi du, 'Egiteko dugun' bideak lanarekin. Gaztelerazkoa, berriz, David Mangana Gomezek 'La presa' lanarekin. Ordiziar onenaren saria Leire Mendizabal Iturriotzentzat izan da.
Ordiziako Kimetz Emakumeen Elkarteak antolatutako 30. Kimetz kontaketa lehiaketako sariak banatu dira gaur Barrena kultur etxean.
Euskarazko ipuin lehiaketa Alex Lasa Lamarca donostiarrak irabazi du, Egiteko dugun bideak lanarekin. Gaztelerazkoa, berriz, David Mangana Gomezek La presa lanarekin. Emakumezko batek idatzitako lanari emandako akzesita Viviana M. Hernandez Alfoso argentinarrarentzat izan da, La verdadera historia del caso Zunz lanagatik.
Ordiziarraren saria, Leire Mendizabal Iturriotzentzat izan da, Askatasunaren egarria lanagatik.
380 lanetatik 13 euskaraz
Guztira 380 lan aurkeztu dira Kimetzen lehiaketara. 276 gizonezkoek idatzitakoak izan dira eta 104 emakumezkoek idatzitakoak. Hamahiru lan bakarrik izan dira euskaraz idatzitakoak.