Mutiko Kristalen lehen erakusketa Muñoz tabernan
Iban Urreta muralista eta graffiltilariaren lanak ikusi ahal izango dira Ordiziako Muñoz tabernan 'Tomatelo con arte' egitasmoaren barruan. Erakusketa igandean inauguratuko da.

Ekainaren 9an, 19:00etan inauguratuko da Mutiko Kristalen (Iban Urreta aretxabaltarra) lehen erakusketa, Ordiziako Otegi Enea auzoko Muñoz tabernan. Argiak itzaltzen direnean erakusketan, marrazketa-teknika ezberdinetan (olioa, akrilikoa, aerografoa, boligrafoa, espraia…) mihise pintatuak eta horma-irudi batzuen argazkiak egongo dira.
Ekainaren 14ra arte egongo da erakusketa zabalik.