Ropero eta Ibarguren trinketeko txapelketako finaletik kanpo
Bestalde (Otegi-Letamendia) Oiangu 1 bikoteak lehian jarraitzen du Pala Luzeko txapelketan, aurreko asteburuan lehia estua eduki zuten arren ezin izan zuen Andoaingo bikotea garaitu (41-45).
Bukatu da Gipuzkoako Trinketeko paleta larruz jokatu den txapelketa. Pasa den astean jokatu zuten finalerdia Oiangu 1 (Ropero-Ibarguren) bikoteak eta ezin izan zuen garaipena lortu Errepala 1 bikotearen aurka. Honenbestez amaitua geratzen da txapelketa Oianguko pilotarientzat.
Bestalde (Otegi-Letamendia) Oiangu 1 bikoteak lehian jarraitzen du Pala Luzeko txapelketan, aurreko asteburuan lehia estua eduki zuten arren ezin izan zuen Andoaingo bikotea garaitu (41-45). Hala ere, aurkarien emaitzak tarteko, finalerdietara sailkatuak daude eta ostegun honetan jokatuko duten ligillako azken partida irabazi ez gero, finalera sartu ahalko lukete zuzenean. Orain arte galdu gabe den bikote andoaindarra (Altuna-Rekalde) izango dute aurrean.
Herriarteko txapelketari begira Ordizia lehiatik kanpo geratu da, nahiz etxean jokatu ziren bi partidetatik bat irabazi, ez baita nahikoa izan. Lanean segitzeko moduko talde gaztea dauka Ordiziak eta ziur gaude hurrengo urteetan izango dutela saria.
Infantilen errendimendu mailan ere bi bikoteak izan genituen lehian. Larunbatean Azpeitian jokatu ziren partidetan, Aizpuru-Aranburu bikoteak 30-14 irabazi zion Villabonako bikoteari eta gauza bera egin zuen Soberon-Maiora bikoteak, Txulobi Adunako bikotearekin (30-10). Maila onean hari dira eta finalean sartzeko aukera handiak dituzte. Horretarako datorren asteburuan Donostiako Altza auzoan jokatuko diren partidetan, maila bera erakusten segi beharko dute.
Azkenik, asteburu honetan Oiartzungo Madalensoro pilotalekuan Antxin Ezkerro Memoriala jokatuko dute Oianguko kide batzuek. Banaka eta pala motzezko modalitatean parte hartuko dute, bi jardunaldietan banatuko den txapelketa hau. Naldaiz, Ibarguren, Letamendia eta Etxeberria izango dira Oiangutarren ordezkari.