Auzo konposta egiteko informazio bilerak Legorretan, Seguran eta Legazpin
Konposta komunitatean egiteko aukera izango da bi urratsetan, nahiz eta lursailik ez izan. Sasieta Mankomunitatea arduratuko da kudeaketaz.
Konposta egiteko sistema berriaren inguruko bilerak egingo ditu Sasieta Mankomunitateak, Legorretan, Seguran eta Legazpin, hurrengo asteetan. Komunitatean egiteko aukera emango da, nahiz eta lursailik ez izan. Bizilagunen artean partekatuko dute konpostagailu bat, eta auzoan bertan bihurtuko dute hondakin organikoa konpost. Sasieta Mankomunitateko teknikariek kudeatuko dute dena, erabiltzaileentzat erraztasunak jartzeko.
Ekimenean parte hartzeko deia egin du Mankomunitateak. Organikoa auzoan bertan konpostatzeak dituen onurak nabarmenduz. Sortutako konposta herrian bertan erabili ahal izango da, garraioak eragiten dituen isurketak gutxituz.
Konposta egiteko bi pauso baino ez dira eman behar. Lehenik, sukaldeko hondakin organikoa konpostagailura bota behar da; eta ondoren, bertan eskura izango den material lehorrarekin estali behar da. Hiru hilabeteren buruan konposta eginda egongo da.
Bilerak herriz herri
LEGORRETA, ekainak 12, asteazkena:
- 17:00. Guadalupe auzoko konposta gunean.
- 18:00. Erdiguneko konposta gunean.
- 19:00. Zubiaurreko konposta gunean.
SEGURA, ekainak 13, osteguna:
- 17:00. Zeraingo portala konposta gunean.
- 18:00. Santikutz auzoko konposta gunean.
- 19:00. Xexteria konposta gunean.
LEGAZPI, ekainak 19, asteazkena:
- 17:00. Urtatza auzoko konposta gunean.
- 18:00. Santikutz auzoko konposta gunean.
- 19:00. Frontoi atzeko konposta gunea.
LEGAZPI, ekainak 20, osteguna:
- 17:00. Itxaropen auzoko konposta gunea.
- 18:00. Aizkorriko konposta gunea.
- 19:00. Bikuña-Eneako konposta gunea.