Maiatzaren 26ean postu bera lortu zuen Espainiako txapelketan. Legazpiko txirrindularia aurten hasi da lehiatzen.
Antolakuntzak Lizarrustira joateko eta handik itzultzeko doako autobus zerbitzua ipini du.
Biziolak, bestetik, larunbatean (ekainak 15) egingo du kooperatibaren bazkideen arteko urteko batzar nagusia, Lazkaoko egoitzan.
Migel Mari Jauregi 'Altzo' laugarren sailkatu da, eta sailkapenean buruan jarraitzen du Mikel Lizartzarekin berdinduta. Ligako azken saioa Legorretan izango da hilaren 30ean.
Autobusean izena emateko azken eguna da bihar. San Adrian pilota jaialdia igandean jokatuko da pilota eskolak antolatuta.
300 lagundik gora elkartu ziren larunbat iluntzean trikitiaz gozatzeko, eta afaritara 160 lagun bildu ziren.
Beasainek Azpeitia kanporatu du eta Zaldibiak Andoain. Ataunek, aldiz, ezin izan du Bergara mendean hartu. Finalerdietan, Beasainek Oiartzun izango da aurkari, eta Zaldibiak Bergara.
Amaia Arrastiarekin bikotea osatuta 18 eta 5 irabazi diete June Urrutikoetxeari eta Amaia Zarrabeitiari Iruñeko Labriten.
Denboraldi amaierako festa ospatu du Ordizia futbol taldeak. Talde bakoitzeko hiruna sari banatu dituzte: goleatzaile nagusia, jokalari bikainena eta konpromisoaren saria.
Santikutz egoitzan bizi da, eta familiakoekin eta egoitzako langileekin ospatu du urtebetetzea. Eric Galvez alkatea eta Josu Santurde zinegotzia ere bertara joan dira, zoriontzera.
Konposta komunitatean egiteko aukera izango da bi urratsetan, nahiz eta lursailik ez izan. Sasieta Mankomunitatea arduratuko da kudeaketaz.
Ordiziako hamasei lagun taldek hartu dute parte aurtengo tokata errugbi txapelketan.
Ekainaren 14an Oiangu baserrian elkartuko dira, 21:15ean. Handik Ordiziara oinez jaitsiko dira, detektagailuen bidez ibilbidean zehar saguzarren deiak entzunez.
Sei proiekzio eskainiko dituzte Herri Antzokian 19:00etan hasiko den jaialdian.
Katallin eta Nenufarrak talde goierritarraren soul doinuak, 8. Musikalen, ostegunean plazan. Gazte Eune eta Harrikalari mus txapelketa azkarra, larunbatean.
Ignacio Agirre Montegiren argazki zaharrekin osatu du egutegia aurten Legazpiko Udalak, eta hilero galdera bat erantzun behar da. Maiatzeko erantzuna Osasun Zentroa zen, eta ekainekoan kale baten izena asmatu behar da. Saridunak 50 euro irabazi ditu.