Gurrutxaga eta Galartza aktoreak Lazkaon etzi, ‘Almazenean’ lanarekin
Txalo antzerki konpainiak Almazenean antzezlana taularatuko du, asteazken honetan (ekainak 12), Lazkaon. Zuhaitz Gurrutxaga eta Iker Galartza dira aktoreak. Erretiroa hartzear dagoen langile batek eta ordezkatuko duenak bost egunez partekatuko dute lantokia; ustez antzekotasunik ezertan ez badute ere, agertuko dira biek dauzkaten arazo berberak. David Desola kataluniarrak idatzia da antzezlana, komediaren sailekoa baina lan munduko esplotazioaz eta kapitalismoaz hausnarketa eginarazten duena.
Areria antzokian, asteazkenean 19:00etan hasiko da. Sarrera 10 euro da, eta lazkao.eus webgunean eros daiteke.