Kultura eta hizkuntza aniztasunaz gogoeta hitzaldia egingo dute Zaldibian
Zaldibian, martxoaren 7an, 24 herritako ordezkariak elkartu ziren, euskara eta kulturartekotasunaz egiten ari diren bideaz hitz egiteko. Zaldibian urtetan lantzen ari diren kultur aniztasunaren gaiaz hitzaldi-solasaldia izango da, bihar asteartea. Herriko hizkuntza eta kultura aniztasuna zertan den, eta integraziorik ba ote dagoen jorratuko dute HUHEZIko Amelia Barquinekin eta Karmele Perezekin. Udaletxean, 18:00etan hasiko da. Zaintza eta aldibereko itzulpen zerbitzuak egongo dira.













