Bizikleta ikastaroak emango dituzte Legorretan
Xendapedalak parkean sei saio egingo dituzte uztailean, adinaren arabera banatuta. Astean bi saio izango dira.
Legorretarrez gain, herrikoak ez diren haurrek ere izena emateko aukera izango dute, baina herritarrek lehentasuna izango dute izen emate kopurua gaindituz gero. Ikastaroa aurrera ateratzeko, maila bakoitzean gutxienez bost pertsonak eman beharko dute izena.
Izena udaletxean zein galdetegi honetan eman daiteke. Ordainketa ES96 2095 5075 13 1060024709 (Kutxabank) kontu zenbakira egin behar da. Izena ematea udaletxean egin ezkero, ordainagiria eskuz entregatu behar da; bestela, ordainagiria komunikazioa@legorreta.eus helbidera bidali. Izena emateko azkeneko eguna ekainak 23 izango da.