Elgea-Itsaso goi tentsioko linea 220 kilovoltera birpotentziatuko du REEk
Red Electrica de España argindar garraiatzaile enpresak Elgeako parke eolikoa berritzeko duen proiektuak Goierriri ere eragingo dio. Gipuzkoa eta Arabaren arteko mugako mendilerroko aerosorgailuek ekoitzitako energia elektriko Itsasoko zentralera garraiatzen du REEk, goi tentsioko linea baten bidez. Garraio ahalmena 220 kilowatteko indarrera handituko diote Elgea-Itsaso lineari.
EAEn eraikitako lehenbiziko parke eolikoa izan zen Elgeakoa, 2000. urtean. 660 kilowatteko 37 sorgailu eoliko daude, guztira 24,4 megawatteko potentzia instalatuarekin.
Handik Goierriko korapilo elektrikora datorren linea berritzeko, 6,3 milioi euro inbertituko dituela iragarri du REEk. Eusko Jaurlaritzaren Garapen Ekonomikoko Sailak ekainaren 4an argitaratu zuen lanen eraikuntza-baimen eta ingurumen inpaktu txostenaren eskaria. Helegiteak aurkezteko 30 egun daude.
Elgeako azpiestaziotik abiatuta, Araban Barrundia, Donemiliaga, Asparrena eta Zalduondo udalerriak zeharkatzen ditu, Arabako eta Gipuzkoako Partzuergo Nagusia gero, eta Goierrin Zegama, Segura, Zerain, Mutiloa, Gabiria eta Ezkio-Itsaso.