‘Erreka Mari’ antzezlana, bihar Ordizian
'Udaberria Transloratzen' zikloaren barruan, bihar, Erreka Mari antzezlana eskainiko dute Ordiziako Herri Antzokian, 19:30ean.
Udaberria Transloratzen zikloaren barruan, bihar, Erreka Mari antzezlana eskainiko dute Herri Antzokian, 19:30ean. «Erreka Mari ikuskizun oniriko koplero bat da, maskulinitateaz, bullingaz eta sexu-identitateaz hitz egiten duen material autobiografikoan oinarritutako fikzioa». Egoitz Sanchez da antzezlea. Sarrerak 5 euro balio du.