Griff Evans galestarra fitxatu du Ampo Ordiziak
Bigarren lerroko jokalaria da 22 urteko gaztea. Alvaro Vilchezek eta Tulio Sosak ere taldean jarraituko dute.
Ampo Ordizia errugbi taldeak jakinarazi duenez, Griff Evans galestarra fitxatu du. Ampthill Rugby-n eskarmentua duena. Bigarren lerroan jokatzen du. 22 urte ditu, 1,98 m.ko altuera eta 115 kilo. “Ilusioz gaude bere maila eta dedikazioko jokalari bat gure taldean izateak. Bultz, Griff!”.
Bestalde, Alvaro Vilchezek taldean jarraituko du beste denboraldi batez, “partida bakoitzean duen konpromisoa eta energia motibazio handia dira guztiontzat”.
Jarraituko duen beste bat, Tulio Sosa da. “Zelaian duen dedikazioa eta trebetasunak ezinbestekoak dira gure taldearentzat. Garaipen askoko denboraldi berri baterantz!”.
Kieran Leek ere Ordiziarekin berritu du. “Bere indarra eta teknika zelaian gaindiezinak dira. Erronka eta garaipen berriei aurre egiteko prest!”.
Victor Gavinek ere taldean jarraituko duela jakinarazi du OREk. “Bere ausardia eta dedikazioa adibide dira guztiontzat”.
Agurrak
Taldea utziko dutenak berriz, ondorengoak dira: Manuel Alfaro, Alex Akarreta, Agustin Pacheco eta Alex Saleta.