Haurugby, larunbatean Ordizian
Larunbat honetan, 14 urtez azpiko taldeak agur esango dio denboraldiari Ordiziako Haurugby txapelketa jokatuz. 11 talde lehiatuko dira.

Ordizia Rugby Elkarteak 14 urtez azpikoen XVIII. Haurugby txapelketa antolatu du aurten ere. Larunbatean, ekainaren 15ean izango da, Ordiziako bi zelaietan. 10:00etan hasi eta 17:00ak aldera amaituko da.
2005.urtetik jokatzen den txapelketa da, gaztetxoen errugbian erreferentziazko jardunaldia dena. Urte hauetan guztietan, irabazleen artean izan dira El Salvador, Section Paloise, Aviron Bayonnais eta Biarritz Olympique talde esanguratsuak.
Aurtengo edizioa ere maila handikoa izango da, hauek izango dira partaideak: Okzitaniatik Portes du Bearn, Bokale-Tarnos, Casteteko Pont Long datoz; Espainiatik Aparejadores Burgos, Rugby Cantabria, Leon Rugby club, El Salvador eta Zaragozako Fenix; eta Euskal Herritik Ordizia, Bardoze (Lapurdi) eta Gipuzkoako selekzioa.