Hiru goierritar euskal selekzioarekin Madeirako lasterketara
Lide Urrestarazu ordiziarrak, Aitor Zunzunegi legorretarrak eta Ioseba Eskudero idiazabaldarrak osatuko dute euskal selekzioa.
Larunbatean beste hitzordu bat dute mendi korrikalariek, Merrell Skyrunner World Series-en barruan, Madeirako mendi lasterketa jokatuko baita. Euskal selekzioak hiru korrikalarirekin osatuko du taldea; kasu honetan, hiru goierritarrekin: Lide Urrestarazu ordiziarra, Aitor Zunzunegi legorretarra eta Ioseba Eskudero idiazabaldarra.