Ordiziako atletismo mitinerako sarrerak salgai daude
Txindoki Atletismo taldearen webgunean eros daitezke 5 euroan. Egunean bertan ere egongo da erosteko aukera, soberan egonez gero. Zozketak izango direla aurreratu dute.

VIII. Jose Antonio Peñaren omenezko nazioarteko atletismo jardunaldira joateko sarrerak salgai daude dagoeneko klubaren webgunean, 5 euroan. Egunean bertan ere egongo da erosteko aukera, soberan egonez gero. Zozketak izango direla aurreratu dute Txindoki atletismo taldeko kideek.
Bertako eta nazioarte mailako atletismoen ikuskizunaz gozatzeko aukera izango da beste behin Altamira estadioan. 19:00etan hasita, emakumezkoak zein gizonezkoak, 100, 400, 800 eta 1.500 metro korrikan, 110 metro hesietan, eta luzera jauzian lehiatuko dira. Emakumezkoek pertika jauzia ere izango dute.