Kulturarteko Festan bildutako diruaren txekea entregatu diote Mundu Bat erakundeari
Guztira 851,50 euro jaso ditu Mundu Batek. Gallartako (Bizkaia) Martinetxe aterpetxearentzat izango da dirua.
Ormaiztegiko Udalak eta Zumalakarregi museoak Ormaiztegiko 6. Kulturarteko festan bildutako diruaren bi heren entregatu dio Mundu bat Gobernuz Kanpoko Erakundeari. Guztira 1277,50 euro bildu ziren; horietatik 851,50 euro GKErentzat izango dira eta gainontzeko 426 euroak lantaldearentzat.
Mundu bat Gobernuz Kanpoko Erakundeak garatzen dituen proiektuetara bideratuko da festan bildutako dirua. Aurten, zehazkiago Bizkaiko Gallarta herrian kudeatzen duen Martinetxe aterpetxearentzat. Bertan, beste herrialde batzuetatik datozen herritarrei oinarrizko giza eskubideak bermatzeko lan egiten dute. Une honetan 25 pertsona inguru bizi dira, nagusiki, Gaza, Palestina eta Kairotik babes bila etorritakoak.
Gainerako diruaren beste herena lantaldearentzako izango da beraiek hautatuko egitasmoak garatzeko.