Aho batez onartu du udalbatzak Garingo berrikuntza. Sasietako lurretan egingo dute eguzki plaka parkea. Ura eta zabor eta kiroldegiko tasen inguruko diru-laguntzak ere onartu dira.
Lapurrek 50 metro argindar kable eraman dituzte eta ondorioz, lanen amaiera atzeratu egin da.
Azkoitian edukiko du aurten erdigunea rallyak, Lazkaoko ohikoaren ordez. Lau erlojupeko jokatuko dira, ordea, bihar Goierrin: bi Mandubian, eta Mutiloa-Zerain artean beste bi.
Lagunarteko saskibaloi txapelketan 26 talde ari dira parte hartzen. Iluntzeek festa eguna dirudite Ordizian, saskibaloi eta pilota txapelketa herrikoiekin.
Arantzako frontoian (Nafarroa) izango da, 17:00etan hasita. 11 bertsolari gaztek parte hartuko dute.
Larunbaterako egin du deia Palestinarekin Elkartasuna plataformak, 'Sionismoarekin konplizitaterik ez! CAF Palestinatik kanpora!' lemapean.
Larunbatean izango da, 18:00etatik aurrera, plazan. Xepeño Agirreren oroimenez antolatutako saioa izango da. Probintzia mailako bola eta toka txapelketa jokatuko dute igandean.
Guztira 851,50 euro jaso ditu Mundu Batek. Gallartako (Bizkaia) Martinetxe aterpetxearentzat izango da dirua.
Ostiralean eta larunbatean irekiko dituzte kanpoko igerilekuak Goierriko herri gehientsuenetan. Osasun Sailak 2024 udako Bero Plana aktibatu du irailaren 30era arte.
Euskariansekin jokatuko du Suitzaren aurka, Donibane Lohizunen (Lapurdi). 24 urtez izan da errugbilaria Ordizia Rugby Elkarteko maila desberdinetan, 18 urte, lehen taldean.
Bihar, gelaka banatuta, ikuskizun desberdinak egingo dituzte gurasoen eta herritarren aurrean, frontoian jarritako eszenatokian. 16:00etan hasiko da ekitaldia.
Legazpiko Udalak eta Ilinti merkatari elkarteak egindako lehiaketa da. Sei saridunek herrian gastatzeko 50 euroko sari bana irabazi dute.
Larunbatean 12:30ean hasiko da kantu saioa. Herritar guztiak daude gonbidatuta, beraiekin abestera.
Eskopetarekin irteteko lekua dago oraindik. Lehenbailehen eman behar da izena.