Legorretako San Joan bezperako afari-meriendarako mahai eta aulkien eskaera egiteko epea zabalik dago
Azkeneko eguna datorren osteguna izango da, ekainaren 20a izango da.
Legorretako Udalak herritarren eskura jarriko du San Joan bezperako afari-meriendarako mahaiak eta aulkiak. Horretarako, Legorreta.eus webguneko galdetegia behar da bete behar da, “adieraziz bakoitzetik zenbat nahi diren”. Udaletxean eskatzeko aukera ere egongo da. Azkeneko eguna datorren osteguna izango da, ekainaren 20a izango da.
Udaletik jakinarazi dutenez, eskatutakoa igandean bertan, hilak 23, jaso beharko da, 18:30etik 19:30era bitartean, udalaren biltegian. “Bueltatu, aldiz, afari-merienda ostean: 23:00etatik 23:30era”.
Mahai bakoitzeko bost euro ordaindu beharko da, eta euro bat aulkiko. “Ordainketa materiala batzerakoan egingo da, eskudirutan, eta ahal dela, saiatu justu ordaintzen, mesedez”.