Asier Alvarez de Eulateren azkena
Ordiziako errugbilariak azkeneko partida jokatu du, Euskarians taldearekin, Suitzaren auka, Donibane Lohizunen.
Asier Alvarez de Eulate, Manu Garces, Aitor Lasa eta Aitor Olasagasti. Larunbatean, Donibane Lohizuneko (Lapurdi) errugbi zelaian amaitu zuen goi mailako errugbi ibilbidea Asier Alvarez de Eulate jokalari ordiziarrak. Euskariansekin jokatu zuen, Suitzaren aurka. Emaitzak ere aldeko izan zuten euskaldunek, Donibane Lohizunen antolatutako egun osoko errugbi festan.
Amaieran, argazkia atera zuten Euskariansen deialdian izan ziren Ordizia errugbi taldeko jokalariek.
Ordizia taldearekin azkeneko partida apirilaren 14an jokatu zuen Altamira estadioan.













