Maddi Agirre Espainiako zailtasun txapelketan bigarren
18 urtez azpikoen mailan bigarren postua lortu du eskalatzaile ordiziarrak. Absolutu mailako finalera sailkatzea lortu du, 16 urterekin.
Ordiziako Maddi Agirre Zubeldia eskalatzaileak zilarrezko domina ekarri du asteburuan Madrildik, bertan jokatu den Espainiako txapelketako zailtasun lehiaketatik. Euskal selekzioko eskalatzailea 18 urtez azpikoen mailan, podiumeko bigarren mailara igo da.
Bestalde, absolutuen mailako finalera sailkatzea ere lortu zuen ostiralean 16 urteko ordiziarrak. Absolutuen mailan zortzigarren postua lortu zuen. “Txapelketa gogorra baina ahaztezina. Emaitza izugarriak lortuz eta lagunekin ondo pasatuz”, adierazi du Agirrek sare sozialetan.
Espainiako kopako lehen froga puntuagarria ere izan da Arroyomolinosen jokatutako txapelketa.
Uztailean Austriara eta Eslovakiara
Uztailean Europako txapelketara joango Espainiako selekzioarekin, Austriara eta Eslovakiara.