Ordiziako jaietako haurren aurreskuan izena emateko epea zabalik dago
Aurten 2018. urtean jaioak (2022/2023 ikasturtean 5 urteko gelan egon direnak) izango dira gazteenak.

Uztailaren 21eko Ordiziako Santa Ana jaietako haurren aurreskuan parte hartzeko izena emateko epea zabalik, gaurtik ekainaren 28ra. Galdetegi bidez egindako izen-emateak bakarrik onartuko dituztela jakinarazi dute udaletik, “entseguetan ezingo da izenik eman”. Aurten 2018. urtean jaioak (2022/2023 ikasturtean 5 urteko gelan egon direnak) izango dira gazteenak.
Entseguak uztailaren 1ean hasiko dira astelehen, astearte eta ostegunetan, arratsaldeko 18:30etatik 19:30etara Jakintzan (Villa Eugenian); bikoteak 19:00etatik 19:30era. Entsegu orokorrak azkeneko astean izango dira.