Sustraiak taldeko dantzari helduak eta Xaukena elektrotxaranga bat eginda, ostiral arratsaldean
Ikasturte amaierako emanaldia egingo dute, erdigunean, 19:00etan hasita. Aurreko ostiralean dantzari gaztetxoenen txanda izan zen.
Ikasturte amaieran murgilduta dago Sustraiak dantza taldea, eta azken emanaldiak egiten ari da azken bi asteotan. Joan den ostiralean dantzari gazteenen txanda izan zen, eta San Ignazio auzoan eskaini zuten ikasturteko azken saioa.
Ostiral honetan, hilak 21, ikasle helduen txanda izango da, eta erdigunean eskainiko dute horiek azken emanaldia, 19:00etan hasita. Aurten Xaukena elektrotxarangaren laguntza izan dute dantzarako. Musika taldearen ohiko errepertorioko abestiei jarriko die dantza Sustraiak taldekoek.