Xiberoots eta Sukena, Araman
Uztailaren 12rako kontzertu bikoitza antolatu dute Araman: Sukena eta Xiberoots taldeak izango dira parkean, 20:30etik aurrera.
![](https://goierri.hitza.eus/site/files/2024/06/bio1-1200x800.jpg)
Aramarrek aspalditxotik abixua bidalia zuten sare sozialetatik, uztailaren 12ko iluntzea agendan ondo gordetzeko, Idi-pestarako. Asteburuan argitu dute sekretua. Idi-pest jaialdian bi taldeko kontzertua egingo dute Aramako parkean, 20:30etik aurrera.
Batetik, Sukena ariko da: “Sukena pop euskalduna egiten dugun musika-talde oñatiarra gara. 6 pertsonok osatzen dugu Sukena, Naia Herraez (ahotsa eta gitarra), Eider Herraez (ahotsa, gitarra eta akordeoia), Iratxe Urzelai (baxua), Xabier Albistegi (bateria), Xanti Egaña (gitarra) eta Asier Igartua (gitarra). 2023ko urrian kaleratu genuen gure lehenengo diskoa, Guztia Gordetzea Ezinezkoa Da izenburuarekin”.
Eta bestetik, Xiberoots, Zuberoako reggae taldea.