‘Atearen bestaldean’ antzezlana, etzi, Plaza Nagusian
Hika Teatrok Atearen bestaldean eskainiko du Idiazabalen ostegun honetan, 19:30etan. Saioa Mikel Deuna plazan aurreikusita dago eguraldi onarekin, txarra eginez gero, Guraso Elkarteko aretoan izango da. Bizitzari buruzko hausnarketa iradokitzen du Agurtzane Intxaurragak zuzendutako antzezlanak. Sandra Fernandez arituko da aktore lanetan eta Unai Zelaiak jarriko du zuzeneko musika.