2024/6/18

Erakusketa

Ordiziako pintura ikasleen lanak ikusgai Barrenan

Patxi Moralesen pintura ikasleek erakusketa antolatu dute Ordiziako Barrenan. Uztailaren 14ra arte egongo da zabalik.

Legazpin Aniztasun afektibo sexualaren lehen astea ospatuko dute

Hainbat ekitaldi antolatu ditu udalak datozen egunetarako, eta mural bat margotzen ari dira Aizkorri kalean. Ekainaren 28an ortzadarraren koloreekin argiztatuko dute udaletxea.

Literatura

Mariluz Cabezas beasaindarrak bere lehenengo eleberria argitaratu du

'La Villa del angel' du izenburua beasaindarraren lehenengo lanak. Adiskidetasuna, maitasuna, gainditzeko grina eta, batez ere, ustekabean bizitzari esanahi berri bat emateko beharraren garrantziaren inguruko hausnarketa da.

Sanjoanak

Olaberrian, festen zain

Ostiralean hasiko dira San Joan jaiak, txupina jaurtita. Jarraiko lau egunetan ospatuko dituzte olaberritarrek. Larunbata izango da jardunaldi beteena; haurren eguna ere izendatu dute.

Ordizian babes ofizialeko alokairuko 60 etxebizitza sustatzeko hitzarmena

Ordiziako Udalak eta Visesak hitzarmena sinatu dute San Juan auzoan 
babes ofizialeko alokairuko 60 etxebizitza sustatzeko.

Txirrindularitza

Idiazabalen hasiko da ostiralean junior mailako Gipuzkoako Itzulia

Goierrin hasi eta amaituko da Gipuzkoako 34. Itzulia. Idiazabalgo erlojupekoak emango dio hasiera, etzi. Legazpiko etaparekin amaituko da, astelehenean, San Joan egunez.

Agroekologia

Baserriko Uzta ekimenak Itsasoko Urteaga-Urkulegin egingo du geldialdia

Laborantza ekologikoa eta musika uztartuko dituen egun osoko ekimena izango da.

Beasain BHI ikastetxeko ikasleen elkartasun keinuak

Zaporeak elkartearentzat elkartasun azoka eta Aspanogiren aldeko lasterketa egin dituzte Beasain BHIko ikasleek, ikasturtean zeharreko lanketa borobiltzeko.

Sanjoanak

Arrondo auzoan San Joan jaiak ospatuko dituzte

Ataunen udako lehen jaiak ostiraletik igandera dituzte, lehiaketa, juntadizo eta su.

Hondakin organikoak
Sendabelarrak

Sendabelarren inguruan bi ekintza izango dira aste honetan

Hortzetako pasta egiteko ikastaroa ostiralean, eta mendi irteera eta ukendua egingo dituzte larunbatean.

Hitzaldia
Antzerkia
Solasaldia
BERTSOLARITZA

Lau bertsolariren saioa etzi Zaldibiako Herri Antzokian

'Aske maite eta bizitzeko jaioak gara!' goiburua du bertso saioak, eta Sexu askapenaren nazioarteko egunaren harira antolatu dute. Euria iragarrita dagoenez, Herri Antzokian izango da azkenean saioa.

A. Maiz
Mitoaldia
Igeriketa
Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa