Lau bertsolariren saioa etzi Zaldibiako Herri Antzokian
'Aske maite eta bizitzeko jaioak gara!' goiburua du bertso saioak, eta Sexu askapenaren nazioarteko egunaren harira antolatu dute. Euria iragarrita dagoenez, Herri Antzokian izango da azkenean saioa.
Sexu askapenaren nazioarteko egunaren harira, Aske maite eta bizitzeko jaioak gara! bertso saioa antolatu dute Zaldibian. Etzi, osteguna, 18:30ean da jaialdia, lau bertsolarirekin: Aner Peritz, Amaia Agirre, German Urteaga eta Onintza Enbeita ariko dira, gai jartzaile Aitziber Garmendia dela. Saioa Olaldeko parkean zen egitekoa, baina euri iragarpena dela eta Herri Antzokian izango da azkenean. Sarrerak Karreane kultur etxean eros daitezke, 5 euroan.