Mitoaldiko bigarren saioa, Zubizarreta eta Ramirenezekin, bihar
Patxi Zubizarreta, Gasteizen bizi den ordiziar idazlea, artxiboko argazki batean. Jon Maiaren Kantu berri bat gara kontzertuak goitik ireki zuen, larunbatean, Ataungo VII. Mitoaldiaren egitaraua. Bigarren ekitaldia bihar izango da, beste bi artista goierritarrekin. Patxi Zubizarreta idazle eta Pello Ramirez musikari ordiziarrek Urbanita jentilaren aurrean hitzaldi-musikatua egingo dute, Barandiaran Museoan, 19:30ean.












