Sendabelarren inguruan bi ekintza izango dira aste honetan
Hortzetako pasta egiteko ikastaroa ostiralean, eta mendi irteera eta ukendua egingo dituzte larunbatean.

Ekainean sendabelarrekin loturiko hainbat ekintza antolatu ditu Arrano Kulturak, Ekaina, sendabelarrak nahi adina goiburupean. Ostiralerako, hortzetako pasta egiteko ikastaroa antolatu dute, Izaskun Gurrutxagarekin. 18:30etik 20:30era izango da, Arrano elkartean.
Larunbaterako, berriz, mendi buelta antolatu dute, belarrak jaso eta ondoren ukendua egiteko. 09:00etan abiatuko dira mendi buelta egiteko, eta 13:00ak arte luzatuko da jarduera.
Bi ekintza hauetan parte hartzeko izena eman behar da. Horretarako, arranoingurumena@hotmail.com epostara idatzi behar da. Bost euro ordaindu behar da jarduerako.