Udari ongi etorria emateko salgaiak kalera aterako dituzte merkatariek
Ostiralean izango da. Sariak banatuko dira erosleen artean. Beasain Bareak Txartela kanpaina ere martxan dago ekainaren 25era arte.
Udari ongi etorria emateko prest daude Beasaingo saltokiak. Ekainaren 21ean, ostirala, Bareak elkarteko establezimenduek salgaiak kalera aterako dituzte. Saltokien atarietan jarriko dituzte, kaleak erakargarriago egin eta tokiko merkatariek dituzten produktuak herritarrei gerturatzeko.
Gainera, egun horretan erosketak egiteak saria izango du. 50 euroko opari txartelak zozkatuko dituzte erosleen artean.
Beasain Bareak txartela
Gogoratu ere, erosketak herrian eta Beasain Bareak txartelarekin egiteak saria duela egunotan. Ekainaren 25era arte egongo da martxan, tokiko merkataritzari bultzada emateko helburuarekin.