Bear pintura elkarteko kideek erakusketa batekin amaituko dute ikasturtea
Ostiralean egingo dute inaugurazio ekitaldia, eta ekainaren 30era arte egongo da ikusgai.

Ikasturte amaierako erakusketa inauguratuko du Bear pintura elkarteak, ostiralean, Igartzan, 19:00etan. Luntx txiki bat ere egongo da bertaratzen direnentzat. Ekainaren 30era arte egongo dira lanak ikusgai. Astelehenetik ostiralera 18:00etatik 20:00etara, eta asteburu eta jaiegunetan, 11:00etatikk 14:00etara eta 18:00etatik 20:00etara. Herritar guztiak gonbidatuta daude.