Gobernu taldearen itxikeria eta ezezko jarrera salatu ditu koalizioak, eta hizkera "gero eta zakarragoa" eta zenbait gaitan "gogo falta" daukatela egotzi dizkio. Proposamenak emateko prozesuan parte hartzera deitu ditu herritarrak.
Ekainaren 23an ohitura den bezala, San Joan bezperako suak igandean piztuko dituzte Goierriko herri guztietan. Udako solstizioa gaur 22:51n da.
Igartza Igeriketa Klubak antolatu du, eta Legazpiko, Oñatiko eta Bergarako taldeek ere parte hartuko dute.
Dantza kantari musikala egingo dute bihar 20:00etan Plaza Nagusian, Oroith Txiki eta Oroith abesbatzetako kideek, Amets Bide ballet eta dantza taldeek lagunduta.
Egoitz Goikoetxea musikari ataundarra kide duen Añube taldeak bihar aurkeztuko du disko berria, Arrasaten. Taldearen bigarren bilduma da ‘Errautsetatik loratzen’, eta 11 abesti sartu dituzte. Uda betea daukate.
Gipuzkoako Foru Aldundiak 680.000 euroan esleitu ditu lanak. Uztailean hasiko dira eta bost hilabete iraungo dute. Argiteria berriarekin urtean %60tik gorako argindar aurrezpena lortuko da.
Larunbatean jokatuko da Ordiziako Altamira estadioan, 19:00etan hasita. Maila handiko jardunaldia izango da aurtengo Jose Antonio Peñaren oroimenezkoa. Parisko Olinpiar Jokoetara joateko azkeneko aukera da atleta askorentzat.
Erakustaldi bizia egingo dute igande goiz-eguerdian Telleriarte auzoan, duela 50 urte belarrarekin egiten ziren lanak gogoratzeko. Burdinola elkartea da sustatzaile nagusia, eta auzokoak laguntzaile.
Ekainaren 21etik 25era ospatuko dituzte San Joan jaiak Seguran. Hona egunez eguneko egitaraua.
Gernika enparantzan hasiko dute musika emanaldi ibiltaria, 22:00etan.
Ostiralean egingo dute inaugurazio ekitaldia, eta ekainaren 30era arte egongo da ikusgai.
Hamaiketakoarekin eta opari banaketarekin itxi dute ikasturtea, Azokan, jai giroan. Irailean jarriko da berriz ere martxan.
Joxe Mari Berasategi zegamarrak Anne Carsonen ‘Autobiography of Red’ itzuli du euskarara. Literatura Unibertsala bildumarako egiten duen laugarren itzulpena da.
Oiangu Pilota elkarteak jakinarazi duenez, "paleta larruzko eta pala motzeko txapelketak gomazko txapelketari gehituko zaizkio eta egutegia ia gainezka daukagu. Ordiziako errugbi taldekoek antolatzen duten garagardo azoka dela eta hurrengo astean, astelehenean soilik izango dira pala partidak, baina gainerakoan, ia egunero gozatu ahal izango da pala partidez festak iritsi bitartean".
Gaur eta bihar egin ahal izango dira bonuak igerilekuan.
Ikasturte amaierako jaialdia egingo du igande goizean Haztegi ikastolako pilotalekuan. Lau gerriko beltz eta hainbat domina izan dira amaitzear dagoen denboraldiaren balantzea.