Leire Contrerasen omenezko igeriketa sariketa egingo dute larunbatean
Igartza Igeriketa Klubak antolatu du, eta Legazpiko, Oñatiko eta Bergarako taldeek ere parte hartuko dute.
Igartza Igeriketa Klubak, Leire Contrerasen omenezko igeriketa txapelketa antolatu du, larunbaterako, 10:30etik aurrera, Antzizar kiroldegiko aire zabaleko igerilekuan. Gazte mailatako igerilariak arituko dira lehian. Beasaingo igerilariekin batera, Hernaniko, Oñatiko eta Bergarako taldeetakoak ere izango dira. 90 bat igerilarik parte hartuko dute, denera. Txapelketa nagusietatik kanpo badago ere, igerilari gazteenentzat, hau da, 2015 urtea baino lehenago jaiotakoentzat, sariketa batean parte hartzeko lehenengo aukera izango da. 25 metroko distantzia egingo dute. Helduagoek, 50 metroko eta 100 metroko distantziak egingo dituzte, igeriketa estilo desberdinetan. Bukatzeko, australiar proba egingo dute. Sariketako partaide guztiei banatuko zaie opari txiki bat.
Urteko lanaren erakustaldia egitea izango da hitzorduaren helburu nagusietako bat, baina gainera, Leire Contreras taldeko kide izan zena gogoan izatea. Contrerasen senitartekoak gonbidatuta daude, eta oroigarri bat emango diete.
Taldean sartzeko probak
Bestalde, hurrengo denboraldian taldeko kide izateko probak egingo dituzte, datorren astean, egunero 14:30etik 16:00etara