Tenpora talde tolosarrak Lazkaon joko du bihar
Lazkaon kontzertua egingo du Tenpora pop-jazz taldeak, bihar. Areria antzokian ariko dira, 19:00etatik aurrera. 2013an Tolosan sortua, Ama diskoa atera dute aurten. Bosgarren bilduma dute. Lazkao Txiki Musika Eskolako irakasle Beñat Barandiaran ariko da, gitarrarekin. Elene Arandia (ahotsa), Juantxo Zeberio (pianoa eta teklatuak), Itsaso Etxebeste (baxua) eta Hasier Oleaga (bateria) dira beste taldekideak. Sarrera (10 euro) lazkao.eus-en eros daiteke.