Udal igerilekuetarako bonuak ateratzeko azken egunak
Gaur eta bihar egin ahal izango dira bonuak igerilekuan.

Zegamako udal igerilekurako bonuak ateratzeko azken egunak dira gaur eta bihar. Igerilekuan egin ahal izango da eskaera, 17:00etatik 20:00etara, bi egunotan. Epez kanpo ezingo da bonurik egin eta ondorioz, eguneko sarrerak bakarrik hartu ahal izango dira. Bonuen ordainketa esku dirutan edo txartelaren bidez egin ahal izango da.
Sarreren prezioak:
– 3 eta 14 urte bitartean: 3 euro
– 15 urtetik gorakoak: 5 euro
Denboraldiko bonua:
– 3 eta 14 urte bitartean: 28 euro
– 15 urtetik gorakoak: 39 euro
Familia bonuak:
– Seme-alaba bakarra: 72 euro
– Bi seme-alaba edo gehiago: 78 euro
– Haurrik gabeko bikotea: 67 euro
– Guraso bakarreko familia: 56 euro.