Zumaiatik Debara, flyschean barrena, Amalurrekin

Amalur mendi elkarteak eta San Benito ikastolak Zumaiatik Debara egingo dute igandeko mendi buelta, itsas labarreko flysch egitura geologikoak eta Sakonetako badia ikusiz. Itzala paretik 08:00etan irtengo dira autoetan, eta 17:30 aldera itzuli; norberak eramandako ogitartekoa bazkalduko dute. Debatik Zumaiara trenez itzuliko dira, arratsaldean.