Armen alardean ateratako herritarrei esker ona adierazi die Legazpiko Udalak
Eguraldi txarrari aurre egin, eta herriko kaleak zeharkatu zituzten atzo iluntzean, ohiko ibilbidea eginda.
Legazpiko Udalak eskerrak luzatu dizkie atzoko armen alardean parte hartu zuten herritarrei. Hotzari eta euriari aurre eginez alardea kaleratu izana eta herriko kaleak eta auzoak zeharkatu izana eskertu die, “eskopetak, instrumentuak eta banderak hartu eta ibilbide osoa egin zutelako” eta horregatik, legazpiar guztiek tradizio horretaz gozatzeko aukera” izan zutelako. Alardea Euskal Herria plazan “espero zen burrunbarekin” amaitu zen.