Itsasondoar berriei, harrera
Udaleko Ongizate Taldeak antolatutako ekitaldi horrek "etorri berrien integrazioa erraztea" izan du helburu, "harrera ona egitea eta komunitatearekin loturak eraikitzea, euren bizitza berrian eroso senti daitezen".
Aurten ere, Itsasondon harrera berezia egin zien herrira iritsi berriei. Ekainaren 19an, ekitaldia arratsaldeko seietan hasi zuten ekitaldia aurkezpenarekin. Ondoren, zerbitzuen gida banatu eta herriko maparen laguntzaz kale eta auzoen kokapena eta zerbitzu nagusiak azaldu zizkien. “Azalpenak amaitu ostean, Kale Nagusian barrena Arbelaitzeraino joan ginen prestatu genuen merienda-tertulian bizipenak eta kulturak trukatu eta elkar hobeto ezagutzeko asmoz”.
Udaleko Ongizate Taldeak antolatutako ekitaldi horrek “etorri berrien integrazioa erraztea” izan du helburu, “harrera ona egitea eta komunitatearekin loturak eraikitzea, euren bizitza berrian eroso senti daitezen”.