Legazpiarrak Txillida Lantokia eta Txillida Leku ezagutzen izan dira
Eskultorearen jaiotzaren mendeurrena ospatzeko Legazpiko Udalak eta Lenbur Fundazioak antolatutako ekitaldien barruan kokatzen dira bisitak.
Gipuzkoan Txillidari eskainitako bi museoak ezagutzeko aukera izan zuten legazpiarrek larunbat goizean, Legazpiko Udalak eta Lenbur Fundazioak antolatutako bisitari esker. Eskultorearen jaiotzaren mendeurrena ospatzeko bi erakundeek elkarrekin antolatutako ekitaldi sortaren barruan kokatzen zen bisita.
Lehen bisita Txillida Lantokira izan zen, eskultoreak lan egiteko erabiltzen zuen tresneria ezagutzeko, besteak beste. Ondoren, autobusa hartu eta Hernaniko Txillida Lekura joan ziren, eta han, artistaren lanak eta hainbat anekdota ezagutzeko aukera izan zuten legazpiarrek, Luis Txillida haren semea gidari zutela. Txillida Lekun Legazpiko Patrizio Etxeberriaren lantegian egindako hainbat lan daude, eta bisitan, lan haiek egiten jardun zuten hainbat langile ohi ere baziren.