San Joan suaren inguruan elkartu dira gaintzarrak
Suen gainetik salto egin ondoren, dantzan ospatu dute gaintzarrek San Joan sua.
![](https://goierri.hitza.eus/site/files/2024/06/gaintza8-1200x900.jpg)
San Joan bezpera berezia ospatu dute aurten Gaintzan, ikuskizun berria antolatu baitute. Elkartean afari-merienda egin ondoren, adarra jo eta plazako su handia eta beste hamar-bat su txikiago piztu zituzten. Herritarrek aukera izan zuten su txikien gainetik salto egiteko. 22:00etan, dantzarien jardunaldian hasi zen su handiaren inguruan.